XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imandu gabe / Imandurik / korronte elektrikoaren norantza / Eremu magnetikoa.

Hari batetatik zirkulatzen ari den korronteak sorturiko eremu magnetikoa, hariaren formaren menpean dago, efektu honen aplikaziorik garrantzitsuenetarikoa solenoidearena izanik.

Beroni esker, intentsitate eta norantzari dagokielarik, uniformitate handiko eremu magnetikoak lor daitezke.

Solenoidea, zilindro baten gainean harilkaturiko harian datza, iman modura jokatzen duena, mutur bietan ipar eta hego polo bat erakutsirik.

Magnetismo-moetak Zenbait magnetismo-moeta daude: ferromagnetismoa, diamagnetismoa eta paramagnetismoa.

Material diamagnetikoetan, atomo bakoitzaren elektroien disposizioak efektu magnetikoaren ezabapen globala sorterazten du.

Hala ere, materiala eremu induzitu batetan sartzean, substantziak, eremu induktorearekiko aurkako norantzadun imantazio ahula erdietsiko du.

Material diamagnetikozko barra bat eremu magnetiko uniforme eta intentsuan kokatzean, eremuarekiko zeharkako jarrera lortuko du.

Material paramagnetikoek, ez dute efektu magnetikoen ezabapen globala aurkezten, materialaren atomo bakoitza iman txiki modura aritzen delarik.

Dena den, aipaturiko imanen orientazioa, oro har, nahierarakoa dugu eta efektu globala anulatu egiten da.

Halaber, material paramagnetikoa, eremu magnetiko induktore baten eraginpean jartzean, substantzian induzituriko eremu magnetikoa, eremu magnetiko induktorearen norantzan orientatuko da.

Hortaz, eremu induktorean libreki esekitako material paramagnetikozko barra bat, eremuarekin lerrokatuko da.

Induzituriko magnetismoa, ahula izan arren, efektu diamagnetikoa gainditzeko behar den bezain intentsua dugu.

Hiru magnetismo-moetak konparatzeko, eremu magnetiko induzituaren eta induktorearen arteko arrazoia erabiltzen da.

Unitate honi suszeptibilitatea deritzo, honako balio hauek dituelarik: 10-5 material diamagnetikoen kasuan, + 10-3 paramagnetikoenean eta + 10+3 ferromagnetikoei dagokienean.

Honek, efektu bakoitzaren ideia eman dezake.

Imantazio-prozesuak Iman modura jokatzen duen substantzia natural bakarra, magnetita izeneko burdin minerala da.

Gainerako imanak, material ferromagnetikotik abiaturik lortu behar ditugu, imantazio-prozesu desberdinen bidez.

Bideetariko bat, material ferromagnetikoa oso iman intentsuaren alboan jartzean datza.

Metodo honek eremu ahula baino ez du induzituko.

Beste bide bat, material ferromagnetikoa solenoide baten barnean kokatzean datza.

Bertatik zirkulatzen ari den korronteak, eremu magnetiko intentsua sorteraziko du, beronek, materialean eremu magnetikoa induzituko duelarik.

Halaber, behin imandutakoan magnetismoa gordeko duten materialak ba daude (altzairua adibidez), beste batzuk, aldiz, eremu magnetikoa etendakoan galduko dutelarik (burdina gozoa).

4) Irudian barruti magnetikoak deiturikoen jarrerak ikus daitezke, bai edozein substantzia ferromagnetiko imandu gabe dagoenean zein substantzia ferromagnetikoa imandurik dagoenean.

Bigarren kasuan ageri denez, iman guztiak norabide berean lerrokaturik daude.

5) Korrontearen haritiko zirkulazioak eremu magnetikoa induzituko du, beronen norantza korrontearen norabide berean aurreratuz doan ginbaletaren biraketarena delarik (ginbaletaren erregela).